GOZOTEGIA
Familia tradizioa
Gure gozotegia Jaime Garcia Abregok sortu zuen. Ogibidez okina zen eta oso persona ekintzailea zen. 60ko hamarkadan mota guztietako pastak egiten hasi , eta pasta horiek saltzen hasi zen. Hasieran inguruko herrietan saltzen zituen, dendaz denda, eta ondoren banatzaileei .
Bere ondarea jarraituz, Jaime Garcia Abregoren oinordekoek enpresa handitu genuen, eta gaur egun, bere produktuak penintsula osoan banatzen jarraitzen dugu. Hirugarren belaunaldiak aurrera jarraitzen du proiektu eder honekin, betiko erroak eta errezetak ahaztu gabe.
Sortzailearen ekintzailetzari eta familia osatzen dugun guztion lanari esker teknologia berriak eta kalitate handiko lehengaiak ditugu. Horrela, kalitate handiko produktuak eskaintzen ditugu, eta, aldi berean, kostu txikia mantentzen dugu.